Menu
Urtzi Elorza
  • Niri buruz
  • Bloga
    • Erreseinak
    • Ipuinak
    • Poemak
  • Nire liburuak
  • Kontaktua
  • Euskara
    • Castellano
Urtzi Elorza

Hil arte, jarraituko zaitut maitatzen (2015)

Posted on 09/04/202112/08/2022

Lurrean egonda, zerura ezin heldu.
Nekeak jota, helburuak ezin lortu .
Gogoak galduta, ametsetara ezin hurbildu.
Bihotza apurtuta, beste inor ezin maitatu.

Hemendik joan nahi dut,
orain daukadan bizitza aldatu,
berriro hasteko toki bat bilatu
eta oraingo erlazio asko suntsitu.

Zergatik egon nahi ez duzun toki batean?
Zergatik jendeak nahi du ez dena berea?
Harrapatuta nago, euli bat bezala armiarma sarean.
Ihes egin nahi dut, baina hankan daukat katea.

Nola hobetu zure egoera,
zure etsai nagusia zu zeu zarenean.
Nola jakin gauzak ondo egiteko era,
okertzen bazara edozein gauza egitean.

Hamarretik behin gauzak ondo ateratzen dira,
baina ezin naiz beti hamar aldiz saiatu.
Nola jarraituko dut orduan aurrera?
Berriro ezingo badut bere eskua ukitu.

Sua eskatuko balit, emango nion eguzkia.
Ura eskatuko balit, hurbilen dagoen lakua.
Jainkoak sartu zidan ziria,
Maite nuen pertsona dago orain zeruan.

Eskua eskainiz, nire bihotzera ailegatuz.
Hitz egitean, nire irribarrea lortuz.
Bat-batean joanda, nire bihotza apurtuz.
Hiltzean, nire negarra sortuz.

Nola itzuli bere jaioterrira,
jakinda ezingo dudala berriro ikusi.
Nola eseri bere betiko tokian,
jakinda hark ezingo duela berriro erabili.

Gaur egun, nire bizitza hari batetik dago zintzilik.
Jendez inguratuta, sentitzen naiz bakarrik.
Bere meza entzutean egon nintzen isilik.
Familiaren aurrean, ez nuen egin negarrik.

Hemen nago ni, testu hau idazten,
Pertsona zoragarri hura faltan botatzen.
Beti jarraituko dut miresten.
Hil arte, jarraituko zaitut maitatzen.

facebookCompartir en Facebook
TwitterTweet
  • Instagram
  • Goodreads
  • LinkedIn
  • YouTube

NIRE LIBURUAK:

  • Los Solano: Una familia cualquiera [DIGITAL] Los Solano: Una familia cualquiera [DIGITAL] 0,00 €
  • Una clase de amigos (2.ª edición) [DIGITAL] Una clase de amigos (2.ª edición) [DIGITAL] 0,00 €
  • Un sábado cualquiera [DIGITAL] Un sábado cualquiera [DIGITAL] 0,00 €

MIS CORTOS Y DOCUS:

  • TELONERA (2026)
  • TE LO MERECES (2025)
  • QUERÍA SER MURAKAMI (2025)

Blogeko azken sarrerak:

  • Erreseina: Gerra txikia - Lander Garro

    Erreseina: Gerra txikia - Lander Garro

  • Erreseina: Banda - Jokin Erkoreka

    Erreseina: Banda - Jokin Erkoreka

  • Coco (2016)

    Coco (2016)

  • Bizikleta gustuko dut (2016)

    Bizikleta gustuko dut (2016)

Urtzi Elorza ©2025