Menu
Urtzi Elorza
  • Niri buruz
  • Bloga
    • Erreseinak
    • Ipuinak
    • Poemak
  • Nire liburuak
  • Kontaktua
  • Euskara
    • Castellano
Urtzi Elorza

Niri buruz

Kaixo!
Nire izena Urtzi Elorza da, Barakaldon (Bizkaia) jaio nintzen 1995. urtean y gaur egun Deierri bailarako (Nafarroa) herritxo eder batean bizi naiz. Idazlea, gidoilaria, irakasle ohia eta zinema eta argazkilaritza afizionatua naiz.

Ni Lizarran (Nafarroa).

Rapean alferrik ibili ondoren, 2014an istoria laburrak eta eleberriak idazteari ekin nion. Deustu Unibertsitateko (Bilbo) Literatura tailerrera joan nintzen. Bertan, gure idazkiak irakurri eta iritziak partekatzen genituen, zenbait liburu eta idazleri buruz hitz egiteaz gain. Hori nahikoa zen niretzat, eta, beraz ez nuen 2019ra arte nire testurik internetera igo, tailerrera joan ezin nuelako, Gaztelania eta Literatura irakasle gisa lan egiten hasi nintzelako. Urte horren amaieran, idazketa serioago hartzea erabaki nuen.

Kontakizun bilduma bat argitaratu (Un sábado cualquiera, 2020) eta Ediciones Dorna argitaletxeko antologia batean (Misterios entre las olas, 2021) parte hartu ondoren, “Las tres olas de Deba” kontakizunarekin, Una clase de amigos (2023) izeneko gazte literaturako eleberria argitaratu nuen, Lizarraldea BHIko nire ikasle ohiek animatuta, nerabeek irakurketaz goza dezaten helburu handinahiarekin (eta agian utopikoarekin).

Liburua Lizarra eta Aiegiko liburutegietan (Nafarroa) aurkezten.

Irakasleen Prestakuntzako masterraz (“CAP”; Deustu) gain, Gaztelania Atzerriko Hizkuntza Irakasle gisa Prestatzeko masterra (ELE) eta Literatura Konparatua eta Literatura Ikasketak (EHU) masterra ditut. Literatura master horren MALa rap abestiek balio literarioa izan dezaketen ala ez aztertzean zetzan, Barakaldoko 121 Krew taldea aztergai izanda. Lan horren ildoa jarraituz, euskal rapari buruzko liburu bat idazten ari naiz, ez baitago horrelakorik.

PIXELIANen, Nafarroako Arte Bisualeko Zinema Eskolan, “Film laburretarako gidoia: istorioak nola kontatu” ikastaroa egin ondoren, eta 30 urte betetzear nengoela, DBHko irakasle izateari uztea erabaki nuen, Ikus-entzunezko Gidoien Sorkuntza (UNIR) masterra egiteko eta gidoilari gisa zortea probatzeko, idazketa literarioa alde batera utzi gabe.

EITBko saio baten grabazioan, nik erdi-idatzitako gidoiarekin.

Aldi berean, ikus-entzunezkoen munduan hasi nintzen, eta PIXELIANen “Postprodukzioaren muntaia- eta lan-plana”, “Zinemako kamera-operadorea” eta “Zinema-zuzendaritza: filmaketaren kontrola” ikastaroak egin, Euskal Herriko Zinema Eskolako (ECPV) udako ikastaro trinkoa eta Argazkilaritza Digitaleko ikastaro bat (35 mm). Ezinbestekoa iruditzen zait etengabeko prestakuntza eta horregatik saiatzen naiz egunero ikasten eta hobetzen.

PIXELIANko kurtso batean, David Mendizabalekin.

Gainera, 2025ean dokumental narratibo bat atera nuen, Quería ser Murakami (Youtube) izenekoa.

Bukatzeko, blogari begiratu bat ematera gonbidatzen zaitut, nire liburuak doan deskargatzera, dokumentala ikustera eta/edo sare sozialetan jarraitzera (Instagram/Goodreads/Linkedin).

Laster arte!

  • Instagram
  • Goodreads
  • LinkedIn
  • YouTube

NIRE LIBURUAK:

  • Los Solano: Una familia cualquiera [DIGITAL] Los Solano: Una familia cualquiera [DIGITAL] 0,00 €
  • Una clase de amigos (2.ª edición) [DIGITAL] Una clase de amigos (2.ª edición) [DIGITAL] 0,00 €
  • Un sábado cualquiera [DIGITAL] Un sábado cualquiera [DIGITAL] 0,00 €

MIS CORTOS Y DOCUS:

  • TELONERA (2026)
  • TE LO MERECES (2025)
  • QUERÍA SER MURAKAMI (2025)

Blogeko azken sarrerak:

  • Erreseina: Gerra txikia - Lander Garro

    Erreseina: Gerra txikia - Lander Garro

  • Erreseina: Banda - Jokin Erkoreka

    Erreseina: Banda - Jokin Erkoreka

  • Coco (2016)

    Coco (2016)

  • Bizikleta gustuko dut (2016)

    Bizikleta gustuko dut (2016)

Urtzi Elorza ©2025