Umeak negar egin zuen, non zegoen jakin gabe. Haren inguruan iluntasun hutsa. Besarkatzen zegoen Coco zuen lagun bakar. Oihuka hasi zen, gurasoei deika, baina inork ez zion erantzun. Alde batetik bestera mugitu zen, handik urrundu nahian. Alferrik.
Kategoria: Ipuinak
Bizikleta gustuko dut (2016)
Bizikleta gustuko dut, baina nire hirian, Barakaldon, kotxea erabiltzea normalagoa da; Euskal Herriko toki askotan ez bezala. Hemen, arraro begiratzen gaituzte bizikleta erabiltzen dugunoi eta zenbaitetan entzun behar izan dugu ea zergatik erabiltzen dugun. Zergatik ezingo dut erabili hainbeste maite dudan bizikleta? Lagunekin, askotan erabili ohi dut nik ere kotxea, batek edo bestek ez dakitelako…
Nerabea (2016)
Orduak eta orduak zeramatzan korrika nerabeak, ahalik eta urrunen. Gutxi barru gaua izango zen. Galduta eta goseak jota zegoen, ez baitzuen ezer jan egun osoan. Hain nekatuta zegoen ez zekiela ezta zerengandik ihes egiten zegoen, baina bere aurpegia negar-malkoz bustita nabari zuen. Mendi batera igo zen, han seguru egongo zelakoan. Dena ilun eta isilik zegoen….
Gizona eta ortua (2015)
Bazen behin ortu bat zuen gizon bat. Bere bizitza hutsik zegoenez, ortuan gauzak landatu nahi zituen, hauek maitatu eta zaintzeko. Behin haziak landatuta, soilik itxaron egin behar zuen. Denbora luzez itxaron zuen, baina ez zen ezer atera. Behin eta berriz saiatu zen, baina emaitzarik ez.
