Menu
Urtzi Elorza
  • Niri buruz
  • Bloga
    • Erreseinak
    • Ipuinak
    • Poemak
  • Nire liburuak
  • Kontaktua
  • Euskara
    • Castellano
Urtzi Elorza

Coco (2016)

Posted on 02/11/202302/11/2023

Umeak negar egin zuen, non zegoen jakin gabe. Haren inguruan iluntasun hutsa. Besarkatzen zegoen Coco zuen lagun bakar. Oihuka hasi zen, gurasoei deika, baina inork ez zion erantzun. Alde batetik bestera mugitu zen, handik urrundu nahian. Alferrik.

Iluntasuna atzean utzi ahal izateko argizariaren bila ibili zen. Minutuak, orduak, egunak… urteak? Ez zekien zenbat denbora pasatu zen. Coco beti lagun, ez zuen berriro negarrik egin.

Hainbat pertsona ezagutu zituen bidean, baina lehenago edo geroago ahazten zuten. Coco zen ondoan zuen bakarra. Betirako egon nahi zuen berarekin, Coco baitzuen malkoen babesleku bakar. Soilik hark laguntzen zion bakarrik sentitzen zenean. Beti iruditu zitzaion Cocok ulertu egiten zuela, trukean hitzik jaso ezin zuen arren. Horregatik hitz egiten jarraitzen zion.

Gau erdiro esnatzen zen, amesgaiztoak zirela eta. Txikitan bezala, bakarrik jarraitzen zuen, iluntasun soilaz inguratuta, baina ez zuen negar egiten, alboan Coco baitzeukan. Berriro lokartzen zen eta Cocok bere amesgaiztoko munstroak garaitzen zituen: ezerk ezin zuen gelditu. Cocorekin seguru zegoen.

Egun batean, Coco kendu zioten. Eroetxekoek ez zuten nahi panpin batekin hitz egin zezan.

Nota: Testu originala 2016koa da, baina publikatzeko berridatzi dut.
Argazkia: Sasha Freemind (Unsplash).

facebookCompartir en Facebook
TwitterTweet
  • Instagram
  • Goodreads
  • LinkedIn
  • YouTube

NIRE LIBURUAK:

  • Los Solano: Una familia cualquiera [DIGITAL] Los Solano: Una familia cualquiera [DIGITAL] 0,00 €
  • Una clase de amigos (2.ª edición) [DIGITAL] Una clase de amigos (2.ª edición) [DIGITAL] 0,00 €
  • Un sábado cualquiera [DIGITAL] Un sábado cualquiera [DIGITAL] 0,00 €

MIS CORTOS Y DOCUS:

  • TELONERA (2026)
  • TE LO MERECES (2025)
  • QUERÍA SER MURAKAMI (2025)

Blogeko azken sarrerak:

  • Erreseina: Gerra txikia - Lander Garro

    Erreseina: Gerra txikia - Lander Garro

  • Erreseina: Banda - Jokin Erkoreka

    Erreseina: Banda - Jokin Erkoreka

  • Bizikleta gustuko dut (2016)

    Bizikleta gustuko dut (2016)

  • Nerabea (2016)

    Nerabea (2016)

Urtzi Elorza ©2025